2026/07/20

Bidekurutzeta 14ko obrak direla eta, Osteta eta Ikerlekuko kantoiak itxita egongo dira oinezkoentzat

>

Bergarako Udalak jakinarazten du Bidekurutzeta 14 eraikinean egiten ari diren obrak direla eta, astelehenetik aurrera, uztailaren 20tik, Osteta eta Ikerlekuko kantoiak oinezkoentzako itxita egongo direla. Segurtasun arrazoiengatik hartutako neurri honen ondorioz, bi kantoiak ezin izango dira erabili lanek irauten duten bitartean.

Udalak barkamena eskatzen du obrek sor ditzaketen eragozpenengatik, eta herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen ditu.