2026/04/17

Atzerritarren ezohiko erregularizazioaren prozesua: elkartasun sarearen bilerarako deialdia

>

Jasotako eskaera bati erantzunez, Udalak herrian boluntario sare bat antolatu nahi du, erregularizazio prozesuan dauden herritarrei informazioa eta orientazioa eskaintzeko.

Helburua da boluntarioekin *Ehundun (Mizpildi kalea 1)* bulego ordutegi bat osatzea, egoera horretan dauden herritarrek behar duten informazioa izan dezaten.

🗓 Bilera: apirilak 21
🕕 Ordua: 18:00
📍 Lekua: udaletxea

Denbora gutxi daukagu eta herritarren inplikazioa funtsezkoa izango da. Laguntzeko prest bazaude, zatoz bilerara eta batu elkartasun sarera.